Gipuzkoa Enkounter

Organiza Tolosako Udala Fundación Euskaltel

2013ko Martxoa 1-3

Media

Prentsa-oharrak

Prentsa arduraduna:
Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 609 121 666

Atal honetan gure prentsa-oharrak argitaratuko ditugu.

3D INPRIMAGAILUEN IRAULTZA

3D inprimagailuek eragin duten iraultza inoiz baino eskuragarriagoa da. Oinarrizko informatika ezagutzak dituen edozein pertsonak sor ditzake piezak, objektuak edo maketak, ordenagailu bidez eginiko diseinuen bitartez. Orain, gainera, posible da norberak bere inprimagailua fabrikatzea teknologia honen defendatzaileek Internet bidez elkarbanatzen ari diren informazioari esker.

Larunbatean, Ivan Blasco informatikariak kode irekiarekin lan egitearen abantailak azaldu zituen Gipuzkoa Encounter 7an eskainitako hitzaldi batean. Modu horretan, hiru dimentsiotan inprimatzeak dakartzan aukerak aprobetxatu ez ezik, posible da mundu osoko adituek elkarlanean sortzen dituzten hobekuntzak baliatzea; izan ere, makina horien diseinua hobetzen ari dira etengabe.

Aparailuak gero eta txikiagoak dira eta pieza gutxiagorekin osa daitezke, fabrikazioa errazagoa izan dadin. Ivan Clonewars erakundeko kidea da. 2010ean eratu zen elkarte hori Espainian eta helburutzat dauka dokumentazioa eta eskuliburuak biltzea eta gaztelaniara itzultzea. Berak eskainitako datuen arabera, 1.000 bat makina fabrikatu dira Estatuan.

Ivan Blascok azpimarratu zuen erraztasun handiz eraiki dezakeela norberak bere 3D makina. Horrela, edozein produktu ekoizteko autonomia lor daiteke; besteak beste, sakelako telefonoarentzako zorroak edo etxetresnak sor daitezke. Halaber, teknologia hau erabiltzeko interesa duten pertsonak “munduko I+G departamentu handiena” probatzera animatu zituen, kode irekiaren aldeko apustua egiten duen informatikari komunitate zabalari erreferentzia eginez.