Gipuzkoa Enkounter

Organiza Tolosako Udala Fundación Euskaltel

2013ko Martxoa 1-3

Media

Prentsa-oharrak

Prentsa arduraduna:
Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 609 121 666

Atal honetan gure prentsa-oharrak argitaratuko ditugu.

GIPUZKOA ENCOUNTERREKO PARTE-HARTZAILEEK 1,45 MILIOI GIGA MUGITU DITUZTE BARNE SAREAN ZEHAR


Gipuzkoa Encounterreko arduradunek ekitaldiko prestakuntza profesionaleko eskaintza zabaltzen jarraitu nahi dute, baita parte-hartzaileen hartu-emana indartu ere. Gaur ateak itxi dituen festa honetan izan diren lagunek sareko lanean jarduteko eta proiektu profesional berrietan murgiltzeko interesa erakutsi dute, eta lankidetza hori gorpuzteko lan egingo du antolakuntza-taldeak hurrengo urteetan.

600 partaideek hiru egunotan burututako jarduerak zifra ikusgarriak eskaini ditu: 1,45 milioi giga mugitu dituzte barneko sarean zehar, eta Interneteko trafikoa 70.000 gigakoa izan da.

Gipuzkoa Encounterreko koordinatzaile Sabino San Vicentek azpimarratu du partyak heziketarako aukera anitz eskaintzen dituela eta parte-hartzaileek modu naturalean eta zuzenean elkarbanatzen dituztela euren ezagutzak. “Gipuzkoa Encounterrek ciberunibertsitate moduko izaera dauka, partaideek sareko lana egin eta elkarren artean ikasten baitute”, esan du San Vicentek. Elkarlanean aritzeko eta batak besteari laguntzeko borondate hori lehenengo urtetik antzeman daiteke, eta azken urteotan indartu egin da, parte-hartzaileen talentua eta sormena bideratzeko ekimenak areagotu egin baitira.

Hori dela eta, San Vicentek iragarri du etorkizunera begira, eta baita uztailean ospatuko den Euskal Encounterrean ere, proiektu berriak bultzatzeko ekintzak indartuko direla. Zehazki, antolatzaileak ohartu dira interes berezia dagoela robotikaren, bideojokoen eta arte digitalen sektoreetan, hazkuntza garaian baitaude.

Gazteen prestakuntzarako bokazio horren adibide da larunbatean bideojokoen sektoreko bi enpresetako arduradunek eskainitako hitzaldia. Arturo Monederok (Delirium Studios) eta Mikel Calvok (Pulsar Concept) bideojokoen munduan lan egin nahi duten grafistei, musikagile digitalei eta programatzaileei zuzendutako hitzaldia eskaini zuten. Eta beste tailer batean, 3Dko inprimagailuen aukerak landu ziren.

Hiru egunotako egitarau osoa kontuan hartuz, Sabino San Vicentek adierazi du oso nota altuarekin amaitu dela ekitaldia, 600 partaideen lankidetzari eta antolatzaile taldearen lan boluntarioari esker: “Hilabeteak daramatzagu guztia prestatzen y oso pozgarria da ikustea gure helburuak lortu ditugula”.

Informatika partya Euskalamiga elkarteak koordinatzu du, eta Tolosako Udalak eta Euskaltel Fundazioak antolatu dute, Euskaltelen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Departamentuaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailaren (Spri-ren bitartez) laguntzarekin.