Onartutako formatuak: Ogg Vorbis edo MP3.
Egileko kanta bakarra onartuko da.
Lehiaketa honetan parte hartzeko, egileek kantaren bi errendatze izan behar dituzte erabilgarri, .WAV formatuan. Lehenak, kantaren erritmo-oinarria baino ez du izan behar. Bigarrenak, berriz, melodia eta ingurukoak (eta ahotsak, horrelakorik badago kantan) eduki behar ditu, erritmo-oinarririk gabe. Lehiaketako epaimahaiak edozein unetan eska ditzake fitxategiok, beharrezkoa dela irizten badio. Egileak ezin dio inola ere fitxategi horiek uzteari uko egin, eta uko egiten badio edo eskura ez baditu, automatikoki deskalifikatuko da.
Kanta komertzialen bertsiorik ez da onartuko. Kantek egileek sortuak izan behar dute edo haien bertsioa egiteko jatorrizko egilearen baimena izan behar dute (adibidez, Creative Commons kanta baten bertsioren bat egiten bada). Azken kasu horretan, jatorrizko kantaren aipamen esplizitua egin behar da.
Ekoizpen asko aurkeztuz gero, baliteke bakoitzaren lehen hiru minutuak bakarrik erakustea, nahiz eta hori baino luzeagoak izan daitezkeen.
1. Saria |
180€ |
2. Saria |
90€ |
3. Saria |
45€ |
*Diru-sariei legez dagozkien erretentzioak egingo zaizkie.