Gipuzkoa Encounter

Organiza Tolosako Udala Fundación Euskaltel

2013ko Martxoa 1-3

Jarduerak 2013

Hitzaldiak eta tailerrak

Emango diren hitzaldi eta tailerren berri emango dizuegu.

 

Hitzaldiak:

Tailerrak:

HITZALDIAK

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Urko Fernández Román, PantallasAmigas-eko proiektu-zuzendaria

Deskribapena:

Industria gisa 40 urte baino gehiago daramatzan arren, bideo-jokoen unibertsoak pertsonaia atzerakoiz eta balio zaharkituz betea jarraitzen du, eta horrek zaildu egiten du pertsona guztiek berdintasunez parte hartzea. Industria horretan, genero-rol zaharrak betikotzen dira entretenimendu-modu berrietan, eta horrek ez du laguntzen errespetu eta berdintasun-maila handiagoko elkarbizitza sortzen kontsumitzaile diren jokalarien komunitatean.

 

Gaur egun, bideo-jokoen munduak sexu-jazarpena, matxismoa eta misoginia bultzatzen ditu; hori dela eta, neurriak hartu behar dira bai bideo-jokoak garatzen dituen industrian, bai haiek kontsumitzen eta erabiltzen dituen komunitatean.

 

Aztergaiak:

* Bideo-jokoak, umeen jostailu gogokoena.

* Neskentzako jokoak vs. mutilentzako jokoak? Genero-rol zaharrak betikotzen entretenimendu-modu berrietan.

* Emakumezko protagonistak, bigarren mailakoak eta zenbait estereotipo.

* Emakumezko heroi eta protagonistak, gazteek jarraitu beharreko eredu gisa.

* Emakume jokalariaren estereotipo eta mitoak (jokalarien pertzepzioa).

* Bideo-jokoak, historia eta lorpen sozialekiko bilakaera paraleloa.

* Emakumeak lider dituzten bideo-jokoak. Adibide positiboak, emakume gazte garatzaileentzako eredu gisa.

* Sexu-jazarpena on line jokoetan, gamer-komunitateko tratua eta kultura.

* Jazarpenaren, zorrozkeriaren, sexismoaren eta misoginiaren aurka.

* On line plataformen/enpresen zeregina/erantzukizuna.

* Jokalarien zeregina/erantzukizuna.

* Epidemia eta kutsatze-efektua

* Jazarpenaren aurka egitea, komunitatearen laguntza aprobetxatuz

* Erasoak identifikatzea (bai biktimak, bai begira daudenek)

* Ezer ez egitearen arazoa (pasibotasuna). Ezer ez egitea ere zerbait egitea da.

* Herritar digitalak eta sareko ziberbizikidetza.

* Berdintasunezko parte-hartzearen onurak.

Ordutegia:Larunbata, martxoak 2, 12:00

 

Hizkuntza: Gaztelaniaz

 

Saioaren funtzionamendua:

 

17:00-18:00 Saioaren hasiera.

 

Tolosako bertako bi artistak sormen-tailer esperimental bat egingo dute.

 

Alde batetik, margolari batek bere lan bat aurkeztuko du, eta, bestetik, konposatzaile/musikari batek ere gauza bera egingo du.

 

Musikariak bere musika-pieza emango dio margolariari, eta margolariak, berriz, bere koadroa emango dio musikariari.

 

Une horretatik aurrera, ordubete izango dute beste artistaren lanean oinarrituta berena sortzeko.

 

Denbora errealean, agertokian, margolaria eta musikaria aldi berean sortzen ikusiko ditugu, eta sormen-prozesua ikusiko dugu.

 

Tailerrean interesa duten Gipuzkoa Encounterreko parte-hartzaileek ere (grafistak eta/edo musikariak) parte hartzeko aukera izango dute. Iturri berak erabiliz, pieza bat sortu ahal izango dute beren ordenagailuetan, proposamenak sortuko lukeen aukera artistiko zabala ezagutarazteko.

 

18:00 – 19:00 Sortutako lanak partekatzea eta eztabaida.

 

Areto itxi batean, aurkeztutako lanak proiektatuko dira, eta parte-hartzaile bat baino gehiagoren piezak (musikalak zein artistikoak) ikusi ahal izango dira.

 

Gero, mahai-inguru bat egingo da, gonbidatu bakoitzak bere irudipenak azaldu ditzan.

 

19:00 – 20:00 Lanak egokitzea, negozio-iturri izateko

 

Bideo-jokoen alorreko bi enpresaren eskutik (Delirium Studios eta Pulsar Concept), ezagutza hori bideratzeko zer bide profesional egon litezkeen azalduko da.

Ordutegia: Larunbata, martxoak 2, 17:00-20:00

 

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Ivan Blasco


Informazio gehiago


Ordutegia: Larunbata, martxoak 2, 18:00

TAILERRAK

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Vicente Centeno (Chentinox)

Informazio gehiago

Ordutegia:

Larunbata, martxoak 2, 11:00

Larunbata, martxoak 2, 16:00