Modding-a, ekipoen, periferikoen, eta zergatik ez euskarritzat dituzten elementuen eraldaketa eta pertsonalizazioa izateaz gain, sorgarritasuna eta abildadea eskatzen dituen ekintza ere bada. Guzti hau gozatu eta elkarbanatu ahal izateko sortu dugu honako saila, modder berriei ere ateak irekitzeko.
Future gunean “Future Works”-ek antolatutako zenbait ekintza egingo dira, hala nola tailer praktikoak, erakusketak, zozketak eta nazio mailako modding lehiaketa “Future Modding Tournament” aurten ondorengo kategoriak izango dituena:
Kategoriak
- Casemod (kaxa eraldatua).
- Casecon (kaxa eraikitzea).
- Overclocking amateur-a.
- Puntako Overclocking-a.
Aurki jardueren ordutegiak.
Prototipoak sortzeko elektronika-plataforma ireki bat da Arduino, eta software eta hardware malgu eta erabilerrazetan oinarrituta dago.
Arduinoren munduan murgiltzeko, Vicente Centenok (Chentinox) labur-labur azalduko ditu Arduinoren ezaugarriak, eta Arduinoren programan bertan dauden adibide batzuk erakutsiko ditu, haren programazio-ingurunea ezagutzen hasteko.
Argi-jokoak, serbo-mugimenduak, prozesaketa... hori guztia, zenbait programazio-ingurune (Ardublock , MiniBLOCK, Scratch…) erabiliz.
Berrikuntza bat izango dugu: Arduino plaka batekin Raspberry Pi plaka bat nola instalatzen den ikusiko dugu, eta nola lan egin dezakegun harekin Raspberry Pi plaka bidez.
Lantegian parte hartzeko, ordenagailu eramangarria izan behar da, Arduino plakaz gainera. Nolanahi ere, 5 plaka banatuko ditugu behar dutenen artean. Lantegi honetan, taldeka esku hartzea sustatuko dugu, denek parte hartu ahal izan dezaten.
Hizlaria:
Vicente Centeno (Chentinox)
Ordutegia:
Larunbata, martxoak 2 , 11:00
Larunbata, martxoak 2 , 16:00
Kode irekiko 3Dko inprimagailuei buruzko hitzaldia
Teknologia honen funtzionamendua ulertzeko, kode irekiko 3Dko inprimagailu bat (Ultimaker) erakutsiko dugu, eta ikusiko dugu nahiko erraza dela haren zati mekanikoak zein elektrikoak lortzea, ulertzea, muntatzea eta martxan jartzea.
Hitzaldi honen helburua da erakustea teknologia hori erabiltzea eta hobetzea nahiko erraza, dibertigarria eta aberasgarria dela, eta, horretarako, ez dela aurrez inolako baldintzarik bete behar. Eguneroko lan eta zaletasun ugaritan bizitza erraztuko digun makina digital bat izango dugula etxean.
Hitzaldian erabiliko den dokumentazio osoa RepRapeko wikikoa izango da, — wikiaren helburua da inprimagailuaren erabilera sustatzea eta gure makinak eraikitzeko kode irekiko lineako baliabideak erabiltzen ikastea—. Horrela, hitzaldiaren bi helburuak beteko ditugu: batetik, gure 3Dko inprimagailuen teknologiekin lehen harremana izatea, eta, bestetik, teknologia hori eraikitzeko, hobetzeko eta erabiltzen ikasteko lankidetza-prozesuak ezagutzea.
Hori guztia RepRap komunitateari esker egin daiteke. RepRap komunitateak plastikoz 3D inprimatzeko sistema bat garatu, eraiki eta hobetu du, oso kostu baxuan kostu komertzialarekin alderatuta, eta komunitatearen helburua da sistema hori gai izatea bere buruaren erreplikak egiteko munduko edozein tokitan eta ahalik eta pertsona gehienen bidez.
Zeure roboten piezak fabrikatu nahi dituzu?
http://inmoov.blogspot.nl/p/assembly-help.html
Edo zure kuadrikopteroak, maketak edo rol-jokoetako piezak?
http://aerobotclubderobticadeaeronuticos.blogspot.com.es/2012/02/nuevo-diseno-de-cuadricoptero.html
Hori guztia azkar eta arrazoizko kostuan?
http://www.reprap.org/wiki/RepRap/es
Hizlaria:
Ivan Blasco
Ordutegia:
Larunbata, martxoak 2, 18:00