Gipuzkoa Encounter

Organiza Tolosako Udala Fundación Euskaltel

2013ko Martxoa 1-3

Gipuzkoa Encounter izen-ematea

Aurten 400 leku izango ditugu ordenadoreak jartzeko.

Sarrerak, ordenagailu jartzeko leku bat, entxufe bat eta sare lokal eta interneterako konexioa izateko eskubidea ematen du. Hala ere, ordenagailua ekartzea ez da derrigorrezkoa, beraz kasu horretan ez da lekurik aukeratu behar.

Prezioa: 25 €

Izen ematea Urtarrilaren 30etik aurrera egin ahal izango da. Egun hortatik aurrera posible izango da web-ean alta ematea, sistemara sartzea eta erreserba taldeak antolatzea.

Dena prest egon dadin egun batzuk emango dira erreserbak ireki aurretik. Otsailak 6an, asteazkena, goizeko 11:00etan irekiko dira.

Erreserbarekin edo extranetarekin arazorik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan olatz@gipuzkoaencounter.org-ekin.

Izen-emate prozesuan informazio gehiago

Erreserba egiteko pausuak

- Erabiltzaile berri bat sortu. Gipuzkoa Encounter-eko edo, 11. ediziotik aurrera, Euskal Encounter-eko erabiltzailea dutenek ez dute sisteman berriro ere alta eman behar.

- Sisteman sartu eta “izena-eman”, “Erreserba” atalean dauden datuak betez.

“Erreserba egoera”-n, erreserba ze mailetan aurkitzen den azaltzen da. Erreserba sistema hasia bada, hurrengo bi moduak dituzu aukeran zure erreserba egiteko.

Taldeka
 

Talde kudeatzailea izango da antolakuntzaren mintzakidea. Pertsona arduraduna talde kudeatazilea izatea nahi ez baduzu, EZ egin taldeko erreserba.

    1. Lehenengo, taldekide bakoitzak izen-ematen fitxa bete behar du.
    2. Norbaitek (talde kudeatzaileak) taldea sortzen du eta taldearen izen eta pasahitza bere lagunei ematen dizkie.
    3. Lagunak taldearekin elkartuko dira kudeatzaileak emandako pasahitza erabiliz.
    4. Erreserba sistema hasita badago, talde kudeatzaileak talde guztiarentzako erreserba gauzatuko du. Hau egindakoan inor gehiago ezin izango da taldearekin elkartu, beraz olatz@gipuzkoaencounter.org-ra idatzi taldea nahi gabe itxi bada.
    5. Taldearen kudeatzaileak talde OSOaren erreserbaren ordainketa egingo du banku-transferentzia edo diru-sartze bakar batean, kutxabank entitatean (ordainketa burutzeko beharrezko datuak e-mail bidez jasoko ditu).
    6. Taldearen kudeatzaileak ordainketaren baieztapen mezua jasotzen du.
    7. Taldearen kudeatzaileak taldekideak partyan non eseriko diren aukeratzen du.
    8. Taldekide bakoitzak bere lekua aukeratzen du taldearentzako aukeratutako lekuetatik.
Banakako erreserba
    1. Izen-emate fitxa bete.
    2. Erreserba sistema hasita badago, erreserba formalizatu, ordainketa egiteko beharrezko datuak e-mail bidez jasoz.
    3. Ordainketa egin, transferentzia bidez edo diru-sartze bakar batean, kutxabank entitatean.
    4. Ordainketaren baieztapen bat jasoko duzu eta ondoren partyan lekua aukeratu ahal izango duzu (izen-ematea egiterakoan ordenagailua emateko asmoa adierazi baduzu)

Aurreko moduetatik edozein erabilita, partyan esertzeko lekua zure ordainketa antolakuntzan jaso eta zuri konfirmatu ondoren bakarrik aukeratu ahal izango duzu.

Gora itzuli

Leku aukeraketa

Begiratu lekuen egoera betetze mapan.

Lehenik erreserba burutu behar da partyan tokia dagoela ziurtatu ahal izateko, baina leku zehatza ordainketa egiaztatutakoan aukeratuko da.

Kontutan eduki behar duzu errenkada batean aukeratutako lekuak jarraiak izan behar direla. Bestalde, ezin da leku libre bakarra utzi eskubi ala ezker aldean.

Antolakuntzak erabiltzaileak lekuz aldatzeko eskubidea du, leku erabilgarriaren optimizazioaren mesedetan.

Gora itzuli

Sarreren buelta eskatze prozedura

Sarrera bat baduzue baina azkenean partyra etortzerik ez baduzue, garantzitsua da sarrera bueltatzea. Hala egin ezkero gai izango gara zuen sarrera partyra etorri nahi baina tokirik topatu ez duen batenbati eskaintzeko.

Itzulketak, baja baieztatua izan den dataren arabera egingo dira:

  • Otsailaren 20a bitartean, 15€ itzuliko dira.
  • Otsailaren 21etik Otsailaren 27ra bitartean, 7€ itzuliko dira.

Itzulketei dagokien edozein gaietarako idatz ezazue olatz@gipuzkoaencounter.org helbidera mezuaren gaian "DEVOLUCION" hitza adieraziz.

Gora itzuli