Gipuzkoa Encounter

Organiza Tolosako Udala Fundación Euskaltel

2013ko Martxoa 1-3

Jarduerak 2013

Bikoizketa lehiaketa

Zure ustez iragarki eta filmek asko irabazten badute bikoizketa komikoa eransten zaienean, hauxe da zuretzako lehiaketa. Florentino Fernández ospetsu egin zuen lanarekin jarraitzeko gai ote zara? Hala uste baduzu, jarraitu irakurtzen!

 

Zenbait bideo proposatuko dizkizuegu ( filmak, iragarkiak, bideoklipak) audioa kenduta izango dutenak. Zeuk bakarrik edo zure lagunek lagunduta, protagonistei ahotsa jarri beharko diezu, eta egon daitezkeen efektu bereziak erantsi beharko dituzu edota abestiei letra aldatu. Ez gaizki ulertu, ez dugu Spielberg berririk nahi; barre pixka bat egin nahi dugu, besterik gabe. Deskarga itzazu orijinalak hemen, bikoiztu eta igo ezazu emaitza zerbitzarira, larunbateko 22:00ak baino lehen.

 

Zure bideoa egiteko mikrofono bat eta irudimen pixka bat baino ez dituzu behar. Iragarkiei audioa nola gehitu ez badakizu, kontsultatu hemen: Windows-erako eskuliburua (linuxzaleok horrelako gauzak egiten badakizuelakoan gaude :)). Ez dago parte hartzeko mugarik, nahi adina bideo bidal ditzakezu.

 

Bideoak pantailetan proiektatuko dira. Antolatzaileek gustu onaren aurka (bereziki, gure gustuaren aurka) doazen bideoak ez proiektatzeko eskubidea erreserbatzen dute.