Hardware eta teknologia zaletuenentzako, aurten Fast-Crimping lehiaketa ekarriko dugu. Helburua? RJ-45 sareko kable baten bi muturrak krinpatu, ahalik eta denbora laburrenean. Baina hain erraza izan ez dadin, arau batzuk bete beharko dituzue:
-Kablearen krinpadura zuzena izan behar da, ez gurutzatua.
- Koloreen orden standard-a jarraitu beharko duzue, sareko gure mutilak erabiltzen dutena hain zuzen ere: Laranja/Txuria; Laranja; Berdea/Txuria; Urdina; Urdina/Txuria; Berdea; Marroia/Txuria; Marroia. Eta kablearen zati bat buruaren barruan sartu behar da.
- Irabazlea, kablea denbora gutxienean eta kolore-segida zuzenean krinpatzen duena izango da, baldin eta kableak funtzionatzen badu. Egiaztatzaile batekin begiratuko dugu.
Gipuzkoa Encounterreko Fast-Crimping marka minutu bat eta 46 segundukoa da… Hobetzeko gai ikusten zara?
Lehen saio kronometratu bat egingo da, eta, handik, 10 onenak aterako dira. Bost lehiakideko bi finalerditara igaroko dira.
Azkenik, finalerdi bakoitzeko irabazleak lehiatuko dira, azken dueluan.