2013ko Martxoa 1-3
Jarduerak 2013
Ukitu fotografikoa
Adieraz itzazu zure trebetasun artistikoak eta zure irudimena lehiaketa honetan.
Deskarga itzazu 3 irudiak hemen (oinarrizko irudia eta muntaian barneratu beharko dituzun beste bi irudi) eta igo ezazu emaitza zerbitzarira, ostiraleko 22:00ak baino lehen.
Arauak:
- Ukitua egiteko edozein gai erabil dezakezu.
- Irudiak edozein diseinu programarekin ukitu ditzakezu (Photoshop, Illustrator, Freehand, Corel Paint Shop Pro, etc.)
- Emandako irudien bereizmena eta sakonera ezin dira aldatu. Ezin da oinarrizko irudiaren neurria aldatu.
- Oinarrizko irudiaren objektuak ezin dira ezabatu, baina desagertu daitezke, ezkutuan, elementu berrien azpian. Beraiekin ere ‘jolastu’ daiteke (lekuz aldatu, puskatu, etab).
- Bukaerako irudiaz gain, gutxienez tarteko 5 pausu eman beharko dizkiguzu.
Antolatzaileok, eduki iraingarriak izan ditzaketen irudiak ez proiektatzeko eskubidea gordeko dugu.
Gipuzkoa Encounter 7 (2013): Ukitu fotografiko lehiaketan oinarrizko irudia
Gipuzkoa Encounter 7 (2013): Ukitu fotografiko lehiaketan irabazlea - Egilea: Hellyn